Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
195

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gatikako udalerrian (Bizkaia) dagoen galeria baten urtean 484,4 m3 ur abeltzaintzarako aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea.

– Espedientea: A-B-2024-0021.

– Eskatzaileak: Jon Joseba Larrauri Oleaga eta Miren Elisabete Larrauri Oleaga.

– Jardueraren kokapena: Gatika (Bizkaia).

– Bilketa-puntua (UTM [ETRS89] koordenatuak): X: 507.735; Y: 4.800.865.

– Eskatutako urteko bolumena: 484,4 m3 urtean.

– Uraren erabilera: abeltzaintza.

– Jardueraren deskribapena: iturburutik mahuka baten bidez hartutako urak inguruan dagoen (15 m) uraska batera bideratzen dira, 16 behi eta 14 txahal dituen azienda baten beharrak asetzeko (titia kendu arte [6 hilabete]).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.

Zuzendari nagusia.
E.E.– (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala