
8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 23 orri.)
- EPUB (997 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
190
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Merkataritzako zuzendariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduan ezarritako laguntzen 2024ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa –MEC– arautzen eta deitzen da.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpena jakinarazi ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduaren 18. oinarriaren 6. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduan ezarritako laguntzen 2024ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Merkataritzako zuzendariaren ebazpen baten bidez egin da, eta ebazpen horren berri eman zaie esleipendunei.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.
Merkataritzako zuzendaria,
IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.
RSS