
8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 13 orri.)
- EPUB (920 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
189
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduak arautzen dituen enpresa-egonaldietarako bekak, 2024-2025 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, Lantokiko Prestakuntza modulua egiten duten Lanbide Heziketako ikasleentzat.
2024ko irailaren 17an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren Agindua, enpresa-egonaldietarako beken deialdia egiten duena, Lantokiko Prestakuntza modulua irailetik martxora bitartean egiten duten Lanbide Heziketako ikasleentzat, 2024-2025 ikasturtean.
2024ko irailaren 10eko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak Ebaluazio Batzordeak ebaluatu ditu. Batzorde horrek onartu eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi dio onartzeko eta ukatzeko ebazpena, dagokionaren arabera, 2024ko azaroaren 15eko aktan jasota dagoen bezala.
Proposamena Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi ondoren, eta Aginduaren 9. artikuluan xedatzen den moduan, zuzendariari berari dagokio deialdi hau ebaztea.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, enpresa-egonaldietarako bekak ematea 2024-2025 ikasturtean Lantokiko Prestakuntza modulua egiten ari diren Lanbide Heziketako ikasleei. Beka horiek eranskinean zerrendatzen dira.
2. artikulua.– Ebazpen hau https://ikasgune.hezkuntza.net/eu webgunean argitaratzeko agintzea, jakinarazpen-ondorioetarako
3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Gainerako baldintzei dagokienez, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 17a.
Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,
NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.
RSS