Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
186

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariarena, hainbat toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko uztailaren 10ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpen bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zuena.

Deialdiak bi laguntza mota aurreikusten ditu; alde batetik, Euskal administrazio publikoek beren langileentzat onartzen dituzten 2024ko ekitaldirako prestakuntza-plan edo -programak burutzeagatik, eta bestetik, 2024an Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik.

Deialdiaren zazpigarren oinarriak ezartzen duenez, lehenengo eta behin esleitu behar dira aurkezten diren prestakuntza-plan edo -programengatik eman daitezkeen laguntzak eta, bigarrenik, IVAPek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik eman daitezkeenak.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 24ko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu dira. Hortaz, bidezkoa da 2024an sortu eta IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei buruzko ebazpena ere ematea.

Bigarrena.– Deialdiaren zazpigarren klausulak dioenez, ordaindutako matrikulengatiko laguntzei buruz, ebazpen bakarra emango da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte ordaindutakoei dagokiena. Beraz, 2024an ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira ebazpen honetan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta erakunde autonomiadunen lehendakari eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

Bigarrena.– IVAPeko zuzendariaren 2024ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez onartu zen deialdiaren zazpigarren oinarriak ezartzen duenez, IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzeko diren laguntzen esleipena erakunde horretako zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, eta erakunde bakoitzari egokitu zaion guztizko zenbatekoa ere adieraziko da.

Deialdiaren laugarren klausulak dionez, lehenengo oinarriaren b) letran aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua gehienez 30.000 eurokoa izango da.

Horiek horrela, eta aipatu ebazpenak, 2024ko uztailaren 10ean argitaratu zenak, dioena betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behean aipatzen diren zenbatekoak ordaintzea ondorengo zerrendan ageri diren erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zerrendan ageri diren erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, berariazko akordioa jaso edo isilbidez ukatutzat jo eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 30a.

IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua).

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Koordinazio eta Kudeaketako idazkaria,

NAGORE ALBERDI BERASALUZE.


Azterketa dokumentala