Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
182

2920/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan Indautxuko Osasun Zentroko / Areiltza Doktorearen Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko Burua hautatzeko deialdia.

AURREKARIAK

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 25eko 2288/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan Indautxuko Osasun Zentroko / Areiltza Doktorearen Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko buru lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen (2024ko urriaren 9ko EHAA, 197. zk.).

Deialdi horretan horretarako emandako epearen barruan hautagai bakarra aurkeztu da, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituena.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Bilbo-Basurtuko ESIko Indautxuko Osasun Zentroko / Areiltza Doktorearen Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2024ko abenduaren 23a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala