Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
175

1079/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Susana Rodríguez Carballeira andrea Kontratazio Administratiboko Zerbitzu Korporatiboko buru kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 26ko 397/2021 Ebazpenaren bidez, Susana Rodríguez Carballeira andrea izendatu zen Kontratazio Administratiboko Zerbitzu Korporatiboko Buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan (abuztuaren 20ko EHAA, 166. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Susana Rodríguez Carballeira andrea Kontratazio Administratiboko Zerbitzu Korporatiboko Buru kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abenduaren 22ko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala