
8. zk., 2025eko urtarrilaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
174
899/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita Jesús Laboa Urchipia jauna Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, lau urte luzagarriz.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 25eko 779/2024 Ebazpenaren bidez ekin zitzaion Administrazioarekiko Auzien Donostiako 1 Epaitegiko uztailaren 22ko 177/2024 Epaia betetzeari, Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketa-sistemaren bidez betetzeari buruzkoari (2024ko azaroaren 14ko EHAA, 222. zk.)
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Jesús Laboa Urchipia jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jesús Laboa Urchipia jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2024ko abenduaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez baldin bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hondarribia, 2024ko abenduaren 20a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.
RSS