
6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 8 orri.)
- EPUB (289 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
131
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzeko agintzen den.
Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostu-zerrenda onartzeko prozedura.
Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuak 11.7 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Aipatutako dekretuan xedatutakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda horren izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.
Horri jarraiki, Administrazio Kontseiluaren 2024ko abenduaren 19ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako funtzionarioentzako eta lan-kontratudunentzako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio Kontseiluaren 2024ko abenduaren 19ko erabakiak administrazio-bidea amaitzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS