Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
130

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdia ebazten duena. Deialdi hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean egin zen.

2024ko abuztuaren 19an, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren bidez egindako deialdiaren oinarriak argitaratu ziren EHAAn (160. aldizkaria). Agindu horren bidez, elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren 2024rako.

Deialdi horren babesean, eta horretarako ezarritako epearen barruan, 182 laguntza-eskaera aurkeztu ziren guztira.

Balorazio Batzordeak horiek aztertu eta deialdi-aginduaren 13. oinarrian jasotako nahitaezko txostena egin ondoren, erabaki zen 129 eskabide aintzat hartzea, Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den bezala, eta beste 39 eskaera ukatzea, hainbat arrazoirengatik, II. eranskinean adierazten den bezala.

Onartutako eskaerei dagokienez, Elikagaien Kalitate eta Industriako eskumena duen zuzendaritzako zerbitzu teknikoek adierazi zuten eskabide bakoitzean egiaztatu zutela betetzen zituztela 7. oinarrian eta 2024ko uztailaren 9ko Aginduan ezarritako gainerako irizpideetan ezarritako baldintzak. Irizpide horietan kalkulatzen da eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.

Aginduaren 13. oinarriaren arabera, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, eta, bertan, dirulaguntza zein erakunde eskatzailerentzat ematea proposatzen den eta zenbatekoa adierazi ziren.

Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, aginduaren 14.1 oinarriaren arabera, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio eskatutako laguntzak eman edo ukatzeko deialdiaren behin betiko ebazpen bakarra ematea.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduan aurreikusitako elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko dirulaguntzen deialdian.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 1.484.523,81 eurokoa da guztira, eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren 18. oinarrian xedatutakoaren arabera ordainduko dira laguntzak. Proiektuak gauzatzeko epea Aginduaren 16. oinarrian deskribatzen da. Eta laguntzen justifikazioa Aginduaren 17. oinarrian xedatutakoaren arabera egin beharko da.

Hirugarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduan aurreikusitako elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 17a.

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala