
6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
129
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko abenduaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak emateko prozedurarako deialdia egiten duena 2024-2025 ikasturterako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak eta omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzea agindu duen organoak eskatuta, baldin eta huts edo omisio horiek testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komenigarritzat jotzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Aginduaren eranskinean. Agindu horren bidez, eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak emateko prozedurarako deialdia egiten da 2024-2025 ikasturterako. Agindua 2024ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 246. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Eranskinaren 8.4 artikuluan, 2024/5840 (12/7) orrialdean,
hau dio:
«4.– Formularioan, eskatzaileak, egoki iritziz gero, baimena eman ahal izango dio Hezkuntza Sailari agindu honen 12. artikuluan jasotako ohar gehigarriak egiteko. Horretarako, «telefono mugikorra» eta «posta elektronikoa» atalak bete beharko ditu.
Baina hau esan behar du:
«4.– Formularioan, eskatzaileak, egoki iritziz gero, baimena eman ahal izango dio Hezkuntza Sailari agindu honen 14. artikuluan jasotako ohar gehigarriak egiteko. Horretarako, «telefono mugikorra» eta «posta elektronikoa» atalak bete beharko ditu.
Eranskinaren 15.1 b) artikuluan, 2024/5840 (12/9) orrialdean,
hau dio:
«b) Bigarren ordainketan gainerako zenbatekoa ordainduko da, ikasturtea amaitzean, laguntzaren justifikazioari buruzko 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.»
Baina hau esan behar du:
«b) Bigarren ordainketan gainerako zenbatekoa ordainduko da, ikasturtea amaitzean, laguntzaren justifikazioari buruzko 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.»
RSS