
6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
123
AGINDUA, 2024ko abenduaren 16koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación AGB Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.
2024ko irailaren 16an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación AGB Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Fundazioaren estatutuen 3. artikuluak fundazioaren xedeak jasotzen ditu:
«1.– Fundazioak interes orokorreko helburu hauek ditu:
• Fundazioaren onuradunei laguntzea, animaliek lagundutako eta animaliek gidatutako terapia-programen bidez (aurrerantzean, AGT).
• Fundazioaren onuradun diren kolektiboen gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzea.
• Fundazioaren onuradun diren kolektiboen autonomia pertsonal biopsikosoziala, independentzia eta integrazioa sustatzea, animaliekin lagundutako esku-hartzeen bidez.
• Arlo soziosanitarioko, hezkuntza-arloko eta/edo Fundazioaren onuradun izan daitezkeen kolektiboetako profesionalen prestakuntza, Fundazioak berak edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan egindako ikastaroen bidez.»
Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da.
Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa da.
Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatuak 3 kide izango dituela.
Fundazioaren patronatua hasieran kargu eta kide hauek osatzen dute (horien izendapena eta onarpena eratze eskrituran daude jasota):
• Presidentea: Manuel Antonio Careaga Hormaza jauna.
• Idazkaria: Edurne Ibarrondo Cid andrea.
• Diruzaina: Javier Montaña Herrera jauna.
Lehen patronatu hori iraupen mugagaberako izendatu da, Fundazioaren estatutuen 12. artikuluak xedatutakoaren arabera. Kargu-uzteak eta kide berrien izendapena estatutuen 9. eta 10. artikuluetan araututa daude.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2024ko azaroaren 28an bildu zen inskripzio-eskaera aztertzeko, fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra eta haren bideragarritasuna diren bezainbatean. Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.
Era berean, 2024ko abenduaren 16an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación AGB Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea F-498 erregistro zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, eskritura hauetan jasotako baldintzetan: 2024ko ekainaren 13an, Gasteizen, Luis Pérez de Lazárraga Villanueva notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 787).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 16a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS