Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
120

900/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostua izendapen askez betetzeko.

Bidasoko ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera,

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoak, funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak izatea eta lanpostua jabetzan izatea B1/B2 lanbide-taldean.

b) B1/B2 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.

c) Gutxienez 3 urteko lanbide-esperientzia izatea B1/B2 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Ezagutza eta esperientzia erosketa-sailetan: eskaeren kudeaketa, hornitzaileekiko tratua, biltegiak.

– Kontratuen kudeaketako ezagutzak eta esperientzia.

– SAPeko ezagutzak eta esperientzia hainbat modulutan (kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, aurrekontu-kudeaketa, erosketen kudeaketa eta stocken kudeaketa).

– Taldeak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskara ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20.280 Hondarribia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin batera (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20.280 Hondarribia).

Agiriak honela aurkeztu behar dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

– Unitatearen kudeaketa-proiektua/memoria.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilera bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2024ko abenduaren 20a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala