
6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
119
2378/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez Enrique Manuel Bárez Hernández jauna Anestesiologiako eta Bizkorketako Zerbitzuko (Minaren Unitatea) Atalburu kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
1459/2018 Ebazpenaren bidez, Enrique Manuel Bárez Hernández jauna izendatu zen Anestesiologiako eta Bizkorketako Zerbitzuko (Minaren Unitatea) Atalburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).
Ebazten duen organoa eskuduna da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera. Horren arabera, zuzendari-gerentea ez badago, gaixorik badago edo kargua hutsik badago, erakundeko Zuzendaritza Medikoak hartuko ditu bere gain zuzendari-gerentearen eginkizunak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 570/2016 Ebazpenak ezartzen du Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritza-karguak hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea, eta xedatzen du zuzendari-gerentearen ordezkoa zuzendari medikoa izango dela, eta zuzendari medikoa ez badago, gaixorik badago edo kargua hutsik badago, gainerako zuzendariak izango direla, zerrendako hurrenkeraren arabera.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legearen, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Enrique Manuel Bárez Hernández jauna Anestesiologiako eta Bizkorketako Zerbitzuko (Minaren Unitatea) Atalburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abenduaren 19ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari haren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea egongo da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 19a.
(Eginkizunen esleipena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1616/2024 Ebazpena)
Arabako ESIko jarduneko zuzendari medikoa,
JUAN JOSÉ TIMIRAOS FERNÁNDEZ.
RSS