
6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
117
659/2024 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Lierni Lekuona Sanz andrea izendatzen baita A-Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
570/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen A-Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Lierni Lekuona Sanz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko A-Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lierni Lekuona Sanz andrea izendatzea A-Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko abenduaren 13a.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ANDREA GABILONDO CUELLAR.
RSS