Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
116

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut, eta hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Jesús Mateo Ayerza andrea Zientzia, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia, Unibertsitate eta Ikerketa arloko arauak bultzatzeko aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5326; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Agindu honek 2025eko urtarrilaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala