
6. zk., 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
113
AGINDUA, 2024ko abenduaren 20koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, langile bat Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Andres Pina Garcia jauna Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Komunikazioetako aholkulari kargutik kentzea (5223 kodea eta 15 dotazioa dituen lanpostua), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko abenduaren 19an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 20an.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS