Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
84

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Mallabiako udalerriko (Bizkaia) Areitio auzoan dagoen Zubitegi errekastotik urtean 33.499 m3 eta biltegiratutako euri-uren 8.640 m3/urteko aprobetxatzeko, eta futbol zelaiak ureztatzeko (Eibar Kirol Hiria) erabiltzeko, administrazio-baimenaren eskaerari lotutako espedientea.

– Espedientea: A-G-2022-0016.

– Eskatzailea: Sociedad Deportiva Eibar Sad.

– Jardueraren kokapena: Mallabia (Bizkaia).

– Hargune puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

X: 538.068 Y: 4.781.853, Zubitegi errekastoa.

X: 537.858 Y: 4.781.412, euri-urak.

– Eskatutako urteko bolumena:

33.499 m3/urtean, Zubitegi errekastoa.

8.640 m3/urtean, euri-urak.

– Uren erabilera: futbol zelaien ureztaketa.

– Jardueraren deskribapena: Zubitegi errekastoko urak presa txiki eta kutxatila baten bidez hartuko dira eta lehendik eraikita dagoen biltegi batera bideratuko dira, 50 m ingurura, 140 m3 inguruko edukiera duelarik. Ura biltegitik 2.000 m3-ko bigarren biltegi batera ponpatuko da, kirol-instalazioetan. Bertan, drainatze-sareko euri-urak ere biltegiratuko dira, baita birzirkulatuko den ureztatze-soberakinen zati bat ere. Azken depositu horretatik, bi ponparen bidez ura bi gunetara ponpatuko da, bata soropil naturalekoa eta bestea soropil artifizialekoa.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoaren atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa)

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala