
4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (629 KB - 45 orri.)
- EPUB (2517 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
74
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 1ekoa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten da 2. Eraikinaren eraikuntza-proiekturako –datu-prozesuetako zentroa handitzeko–, eta aldatu egiten da Merlín Logística SLUk Ribabellosa (Erriberabeitia, Araba) udal-mugartean sustatutako datu-prozesuetako instalazioari emandako ingurumen-baimen bateratua.
AURREKARIAK
1.– Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearen 2023ko irailaren 11ko ebazpen bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen eta ingurumen-baimen bateratua eman zen Merlín Logística SLUk Ribabellosa (Erriberabeitia, Araba) udal-mugarteko Arasur plataforma logistikoko 6. superuharteko 3. eraikinean sustatutako datu-prozesaketarako instalaziorako.
2.– 2024ko maiatzaren 18an, Merlín Logística SLUk ingurumen-baimen bateratuan funtsezko aldaketa egiteko eskatu zion Ingurumen Jasangarritasunaren Sailburuordetzari, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Ribabellosan (Erriberabeitia, Araba) duen lantegiko gaur egungo instalazioak handitzeko proiekturako, hau da, 2. eraikina izeneko eraikin berri bat eraikitzeko. Eskaerarekin batera, agiri tekniko hauek aurkeztu ziren:
– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, ingurumen-baimen bateratuaren funtsezko aldaketa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– A dokumentua. Irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren justifikazioa, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena.
– Laburpen ez-teknikoa.
3.– Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2024ko apirilaren 25eko Iragarkiaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egunez, Merlín Logística SLUk sustatutako proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, egokitzat jotzen ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu zen aipatu iragarkia 2024ko maiatzaren 14an.
4.– Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.
5.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategineko 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien, 2024ko maiatzaren 17an, honako hauei: Ribabellosako Udalari (Erriberabeitia); URA-Uraren Euskal Agentziari; Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako Departamentuari eta Ingurumen Departamentuari; Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, IHOBEri eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzari; Arabako Ekologistak Martxan elkarteari; Natura Defendatzeko eta Aztertzeko Arabako Elkarteari (Gaden), eta Eguzkizaleak elkarteari. Emaitza espedientean jasotakoa da.
6.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikulua aplikatuz, 2024ko uztailaren 11n, Ingurumen Jasangarritasunaren Sailburuordetzak sustatzaileari igorri zizkion aldez aurreko izapideetan jasotako txostenak, hala bazegokion, proiektuaren bertsio berria eta ingurumen-inpaktuaren azterketa idaztean kontuan izateko.
7.– 2024ko uztailaren 16an, sustatzaileak adierazi zuen ez zela beharrezkoa proiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren bertsio berri bat egitea, ikusitako txostenen edukiaren ondoren.
8.– 2024ko urriaren 22an, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikulua aplikatuta, Merlín Logística SLUren esku utzi zen espediente osoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.
9.– 2024ko urriaren 25ean, Ribabellosako Udalak (Erriberabeitia) hondakin-urak isurtzeko baldintza partikularrak jasotzen dituen txostena bidali zuen, eta sustatzaileari txostenaren berri eman zitzaion; izan ere, 2024ko irailaren 25ean argitaratu zen ALHAOn Arasur plataforma logistikoko hondakin-uren isurketak arautzen dituen udal-ordenantzaren behin betiko onarpena (ALHAO, 109. zk.).
10.– 2024ko urriaren 28an, Merlín Logística SLUk idazki bat bidali zuen, eta bertan adierazi zuenez, uste du jasotako ebazpen-proposamena nahikoa dela eta aldatu beharrik ez dagoela.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, bere 1. artikuluan ebazten duenaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hura lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 9. artikuluan xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen bateratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko.
Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, funtsezko aldaketa da Ribabellosa (Erriberabeitia) udal-mugartean datuak prozesatzeko Merlín Logística SLUren instalazioetan planteatzen den aldaketa.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluaren xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Merlín Logística SLU enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, atmosferara emisioak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta organismo eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Era berean, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 43. artikuluko 4. apartatuaren arabera, ingurumen-baimen bateratuaren mendeko jarduera ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende badago, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren berezko alderdiak jasoko ditu. Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 78. artikuluan adierazten denez, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du, ingurumen-efektuei begira, proiektua egitea bidezkoa den ala ez, eta, hala badagokio, zer baldintzatan gara daitekeen. Besteak beste, hartu beharreko babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak eta jarraipena egiteko neurriak jasoko ditu.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.1 artikuluan ezarritakoa betez, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egingo zaio ingurumen-ebaluazioaren eremuan II.D eranskineko D3 3.b) multzoan jasota dagoen baimendutako proiektuaren aldaketari: «Zentral termikoak eta beste errekuntza-instalazio batzuk, 50 MW-eko edo gehiagoko potentzia termikoa dutenak».
Era berean, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen mende geratzen denean, ingurumen-baimen bateratuaren prozedura eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira. Gainera, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edukia ingurumen-baimen bateratuaren parte izango da, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipatutako prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo apartatuan, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion zuzenketa-neurriekin.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedura beste edozein administrazio-bitartekori gailenduko zaio herritarren ekintzetan, baldin eta ekintza horiek administrazio eskudunek ezar baditzakete, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko.
Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua toki-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada, edota zuzenketa-neurriak ezartzeko, baita 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere.
Instalazioaren balizko gai kutsagarrien emisioen muga-balioak nahiz instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartze aldera, eta ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan hartu dira teknika erabilgarri onenen erabilera, baita aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak ere.
Orain arte azaldu denaren arabera, espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, zeinetan jaso egin baitziren Mérlin Logística SLU enpresak sustatutako aldaketa-proiektuak bete beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaituta, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta ebazpen hau egin da.
1.– Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen bateratu hau emateko, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) xedatutakoaren arabera.
2.– Xedapen hauek hartu dira kontuan: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitea, Merlín Logística SLUren instalazioetan datu-prozesuetarako zentroa handitzeko 2. eraikinaren eraikuntza-proiektuaren aldekoa, Ribabellosa (Erriberabeitia, Araba) udal-mugartean. Proiektuaren egokitzapenerako eta muntaketarako baldintzak eta betekizunak eranskinean jasota daude.
Proiektua Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.D eranskinaren D3 3.b) multzoan jasota dago: «Zentral termikoak eta beste errekuntza-instalazio batzuk, 50 MW-eko edo gehiagoko potentzia termikoa dutenak».
Bigarrena.– Merlín Logística SLUri emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzea, Ribabellosa (Erriberabeitia) udal-mugartean datu-prozesaketarako instalazioaren jarduerarako (egoitza soziala: Castellana Pasealekua 257, 3. solairua, Madril; IFK: B-87046314).
Horretarako, baimenaren titularrak ebazpen honetan jasotako baldintza eta eskakizun guztiak bete beharko ditu, eta ebazpen honek orain arte indarrean egon den baimena oso-osorik ordezkatuko du.
Hirugarrena.– Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik: http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194 158 89 9329/procedures/proc_20194 158 89 9905/es_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.docx
Halaber, onarpena eskatu beharko zaio organo honi, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.
Nolanahi ere, bat etorriz aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru gehigarria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, okupatu nahi den lurzoru-kalitatearen adierazpena eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratuaren indarraldia mugagabea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan aldian-aldian berrikusiko du, ingurumen-baimenen aurrerapen-klausulari jarraikiz.
Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak eragindako kutsaduraren ondorioz ezarritako isurpenen edo emisioen mugako balioak berrikustea edo berriak hartzea komeni denean.
b) Emisioak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.
d) Teknika erabilgarri onenak erabiliz lor litezkeenak baino baldintza osagarri zorrotzagoak aplikatzea beharrezkoa denean, ingurumen-kalitateko arauak beteko badira.
e) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
f) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
g) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.
h) Aldaketa beharrezkoa denean, EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz egindako azterketaren arabera.
Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik ekarriko, EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bosgarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, datuak prozesatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Merlín Logística SLUk Ingurumen Jasangarritasunaren Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.
Seigarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Merlín Logística SLU sozietatearen nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun gisa tipifikatuta dago EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 106. artikuluari jarraituz, eta lege horren 108. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Zortzigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Merlín Logística SLUri, Ribabellosako Udalari (Erriberabeitia), ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten organismoei eta gainerako interesdunei.
Hamargarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.
ERREKURTSOAK
Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da beronen aurka, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 1a.
Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,
JOSU BILBAO BEGOÑA.
RSS