
4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 11 orri.)
- EPUB (692 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
73
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2024ko dirulaguntzak esleitzen dituena.
2024ko ekainaren 7an argitaratu zen EHAAn (111. zk) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2024ko maiatzaren 28an emandako Agindua. Horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan, 2024an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.
2. artikulua.– 1. eta 4. multzoetako soberakinak 3. multzoan birbanatzea, deialdia arautzen duen 2024ko maiatzaren 28ko Aginduko 2.3 artikuluan zehaztu bezala.
3. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.
4. artikulua.– Ebazpen honetako III. eranskinean jasotzen diren entitateei dirulaguntzarik ez agintzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.
5. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.
6. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.
7. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS