
4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
72
1772/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Intxaurrondoko Osasun Zentroko Administrazioko Azpitaldeko Buru bat hautatzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
AURREKARIAK
Urriaren 30eko 1542/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Intxaurrondoko Osasun Zentroko Administrazioko Azpitaldeko Buru lanpostu bat betetzeko izendapen askez (2024ko azaroaren 20ko EHAA, 226. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Intxaurrondoko Osasun Zentroko Administrazioko Azpitaldeko Buru lanpostua betetzeko deialdia. Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren web-orrian eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2024ko abenduaren 16a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SANCHEZ GARDUÑO.
RSS