
4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
70
955/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat betetzeko, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko BOMSeko Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioko Unitatean.
Hutsik dago Erizaintzako gainbegirale lanpostua Bizkaiko Osasun Mentaleko Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioko Unitatean, eta bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, lanpostu hori izendapen askez betetzeko honako oinarrien arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
b) B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea.
c) Gutxienez, 3 urteko esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzaren Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.
2.– Aintzat hartzekoak diren merezimenduak.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea erizaintzako unitateen kudeaketan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea psikiatriako unitateetan, osasun mentaleko pazienteen tratuan eta arretan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea lantaldeen lidergoan eta kudeaketan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea ebidentzian eta ikerkuntzan oinarritutako praktikan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea erizaintzako metodologian eta taxonomietan.
– Ezagutza aditua izatea Osanaian, Osabide Globalen, e-Osabiden, Global Clinicen, eta historia digitalari lotutako beste asistentzia-programetan.
– Informatikako ezagutza, erabiltzaile-mailakoa, Worden eta Excelen.
– Esperientzia izatea proiektuen lidergoan.
Aurkeztu ahal izango dira lanpostu honetan jarduteko interesgarriak eta baliotsuak izan daitezkeen gainerako merezimenduak.
3.– Euskararen ezagutza.
Balioetsiko da bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuarekin eta hura garatzen duten arauekin.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek eskabideak aurkeztuko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan (Maria Diaz de Haro 58, 48010 Bilbao),15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan.
Interesdunek eskabide-orrian beteko dituzte datu pertsonal guztiak, eta hura aurkeztuko dute, dokumentaturiko curriculum vitae-rekin batera, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan.
Hau da eman beharreko dokumentazioa:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun finkoa izatea egiaztatzen duen agiriarena.
– Eskakizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea jadanik CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala balioztatuta dagoena. Horrela bada, izangaiak hala adieraziko du bere eskabidean.
5.– Balorazio Batzordea.
Balorazio Batzorde bat eratuko da, honako kideak izango dituena: Erizaintzako zuzendaria, Arlo Komunitarioko Erizaintzako Ondokoa eta Langileen zuzendaria (azken horrek idazkari lana egingo du, eta hitza eta botoa izango ditu).
Eskabideak behin balioztaturik, batzordeak eginbide osagarriak egin ditzake. Horrela bada, izangaiei jakinaraziko zaizkie.
Izangaien balorazioa eginda, eta hura ikusita, proposamen bat egingo da, dagokion izendapena gauzatze aldera. Baldin eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretiazko txosten arrazoituaren bidez.
Batzordeko bilera guztien akta egingo da, eta bertan jasoko dira: bertaratutako izangaien zerrenda, egindako eginbide osagarriak (horrela balitz), eta lanpostua izangaietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko egon diren arrazoiak.
6.– Hautatzeko prozedura.
Ez dira inolaz ere baloratuko izangaiek deialdia EHAAn argitaratu den egunean ez dituzten merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasitako prozedura amaituko da (lanpostua esleitzea edo hutsik uzteko deklarazioa) Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez. Ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzako intranetean eta web-orri korporatiboan.
Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hartan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2024ko abenduaren 10a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS