
4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
67
1714/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Olaia Gaztelurrutia Intxaurraga andrea izendatzen baita Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko.
Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1470/2024 Ebazpenaren bidez (azaroaren 18ko EHAA, 227. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostua bete nahi zuten izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da eta aurkeztutako merezimenduen arabera baldintza profesionalak betetzen dituzten edo ez baloratu da.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da Olaia Gaztelurrutia Intxaurraga andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Olaia Gaztelurrutia Intxaurraga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS