
4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
66
1713/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Rosario Martín Román andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari lanpostua betetzeko.
Ikusi da Arabako Erakunde Sanitario Integratuak Langileen zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin zuela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1471/2024 Ebazpenaren bidez egindakoa (azaroaren 21eko EHAA, 227. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostua bete nahi zuten izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da eta aurkeztutako merezimenduen arabera baldintza profesionalak betetzen dituzten edo ez baloratu da.
Ikusi da, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, María Rosario Martín Román andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Rosario Martín Román andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko abenduaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS