Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
65

1711/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Rosario Martín Román andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko langileen zuzendari lanpostutik kentzen baita, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 946/2023 Ebazpenaren bidez, María Rosario Martín Román andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatu zen (2023ko ekainaren 5eko EHAA, 105. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Rosario Martín Román andrea, berak hala eskatuta, kentzea Debabarreneko ESIko Langileen zuzendari kargutik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abenduaren 9ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Debabarreneko ESIari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala