Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2025eko urtarrilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
62

AGINDUA, 2024ko abenduaren 13koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ogasun eta Finantza Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan emandako ahalmenak erabiliz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luis Barreiro Asumendi jauna Ogasun eta Finantza Saileko Kabineteari laguntzeko aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin (kodea: 5295; dotazioa: 2).

Bigarrena.– Interesdunak aholkuak emango dizkio Ogasun eta Finantzetako sailburuari.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko abenduaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile gisa ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da konfiantza- edo aholkularitza-funtzioa betetzen duen agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurreko edozein unetan ezeztatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D 'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala