Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
38

IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 28koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente bati buruzko bertaratze izapidea betetzeko errekerimendua jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen den bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten den pertsonari.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunak jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoa lurralde historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (Intxaurrondo,70 - 20015 Donostia / San Sebastián; tel.: 943 02 26 49; helb. elek.: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko duela. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunari ohartarazten zaio ezen, epe horretan bertaratzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen duela.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 28a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala