
1. zk., 2025eko urtarrilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
15
IRAGARKIA, 2024ko abenduaren 11koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez izatezko bikoteei buruzko espediente baten gainean eman den ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura hasteari buruzko agindua jakinarazten baita.
Eranskinean aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren eta bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie aipatutako espedientean emandako aginduaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan eskura dezaketela (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I Gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daitezke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Halaber, aginduaren edukian oinarrituta, hamar (10) egun balioduneko epea ematen da, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Era berean, aukera dute bestelako dokumentazioa, justifikazioak edo irizpen-elementuak aurkezteko, beren interesen alde.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.