
1. zk., 2025eko urtarrilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 4 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
8
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Finantzen Euskal Institutuko zuzendariarena, lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratu dadila agintzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 22ko 15/2007 Legeak, zazpigarren xedapen gehigarrian, Finantzen Euskal Institutua sortzen eta arautzen du.
Gero, abenduaren 21eko 19/2023 Legea onartu zen, Finantzen Euskal Institutua erregulatzen duena. Lege hori onartzean, indargabetuta geratu ziren bertan ezarritakoaren kontra doazen xedapen guztiak eta, bereziki, 15/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria.
Lege berrienak 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Institutuko Administrazio Kontseiluaren ahalmena da oniritzia ematea, Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, institutuaren barne-antolaketa finkatzeari eta aldatzeari, bere burua antolatzeko ahala erabiliz, estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Euskal Finantza Erakundearen Estatutuak onartzeko abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Kontseiluaren eskumena da ontzat ematea institutuaren barne-antolaketa, plantilla eta, hala dagokionean, lanpostu-zerrenda; horretarako, aldez aurretik, Zuzendaritza Nagusiak proposamena egingo du eta funtzio publikoan eskudun den organoak txostena emango du. Dekretu hori indarrean egongo da, betiere institutua arautzen duen indarreko legearen kontra egiten ez badu.
Ebazpen honen bidez, Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen 45.3 artikulua bete nahi da, bertan ezartzen baita lanpostu-zerrendak eta haietan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
Lanpostu-zerrenda hau 218/2008 Dekretuan eta 19/2023 Legean xedatutakoaren arabera izapidetu da, aplikatu beharreko gainerako arauekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren organismo autonomoetarako oro har onartutako irizpideak errespetatuz.
Beraz, Administrazio Kontseiluak 2023ko irailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Finantzen Euskal Institutuko lanpostu-zerrendaren aldaketa (ebazpen honen eranskinean jasota dago) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2024ko abenduaren 2a.
Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,
AMAIA DEL VILLAR RODRIGO.