
1. zk., 2025eko urtarrilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2
AGINDUA, 2024ko abenduaren 18koa, Justizia eta Giza Eskubideen Sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Auzitegi Patologiako zerbitzuburu lanpostu bat betetzeko berariazko merezimendu-lehiaketa behin betiko ebazteko dena.
Ikusi da Justizia eta Giza Eskubideen Sailburuaren 2024ko urriaren 9ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea. Agindu horren bidez, berariazko merezimendu-lehiaketa baten deialdia egin zen Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Auzitegi Patologiako zerbitzuburu lanpostu bat betetzeko (2024ko urriaren 18ko EHAA eta 2024ko urriaren 22ko BOE).
Kontuan hartu da Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoko VI. liburuaren VIII. tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.
Aurreko guztiaren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Auzitegi Patologiako zerbitzuburu lanpostua betetzeko deialdia, 2024ko urriaren 9koa.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Giza Eskubideen Sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Aldi berean argitaratzen ez bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 18a.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.