
252. zk., 2024ko abenduaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
5994
IRAGARKIA, Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko 2024-2029 aldirako Ekintza Plana informazio publikoaren izapidean jartzeari eta behin betiko onartzeari buruzkoa.
917/2024 Foru agindua, abenduaren 10ekoa, Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko 2024-2029 aldirako Ekintza Plana jendaurreko informazioan jarri eta behin betiko onartzen duena.
213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoak, 18., 19. eta 30.1 artikuluetan ezarritakoa betez, aipatu Foru Aginduaren bitartez hau xedatu da:
Lehenengoa.– Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko 2024-2029 epealdirako Ekintza Plana jendaurreko informazioan jartzen da, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren Ingurumena Iraunarazteko Atalak egindako txosten-proposamenak hitzez hitz azaldutakoaren arabera. Hala, oso-osorik onartzen da ebazpen honetan eta testuari eranskin modura gehituko zaio. Beraz, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 88.6 artikuluan xedatutakoaren babesean, arrazoitzeko erabiliko da.
Bigarrena.– Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko 2024-2029 epealdirako Ekintza Plana behin betiko onesten da.
Hirugarrena.– foru agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta berariaz adieraztea Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko ekintza-plana (2024-2029 aldia) esteka honetan argitaratuta dagoela:
https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/12354
Laugarrena.– foru agindu hau, Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko 2024-2029 epealdirako Ekintza Planaren kopia digitalizatuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraziko zaio, 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoak, 16.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Halaber, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren bitartez Europar Batzordeari helaraziko zaio, ingurune-zarata ebaluatu eta kudeatzeari buruzko 2002/49/EB Zuzentarauak eskatutakoari erantzuteko.
Bosgarrena.– Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko 2024-2029 epealdirako Ekintza Planarekiko alegazioak egin dituen udalari berariaz jakinaraziko zaie erantzuna. Horrez gain, jakinaraziko zaie, horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita bi (2) hilabeteren buruan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-bidera jo baino lehen, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko (1) epean ebazpena eman duen organoaren aurrean berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera dute; bidezkoa bada, egokitzat jotzen duten bestelako errekurtsorik jartzea gorabehera.
Hori guztia egin daiteke artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautespen, Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduari buruzkoaren, 69. artikulua; urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 114. eta 123. artikuluak; eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenaren, 8.2, 25.1 eta 46.1 artikuluak.
Bilbao, 2024ko abenduaren 17a.
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren foru diputatua,
CARLOS ALZAGA SAGASTASOLOA.
RSS