
252. zk., 2024ko abenduaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5993
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, zeinen bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko lan-arloko 4 epaitegian ager daitezen 000800/2024 laneko autoetan.
2024ko azaroaren 13ko Dekretuaren bidez, Vitoria-Gasteizko lan-arloko 4 epaitegiak, 000800/2024 laneko autoetan, erabaki du administrazio-espedientea bidaltzea eta prozeduran interesa dutenak epatzea. Prozedura horretan errekurtsoa jarri da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 18ko Ebazpenaren aurka.
Interesdunei jakinarazten zaie alderdi moduan ager daitezkeela Vitoria-Gasteizko lan-arloko 4 epaitegian, 000800/2024 laneko autoetan. Ikustaldia 2025eko maiatzaren 14an egingo da.
Beraz, Jurisdikzio Soziala arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluari lotuta, xedatutakoarekin bat etorriz, eta egon daitezkeen interesdunak zenbat diren ez dakigunez, argitalpen honen bidez erreferentziako espedientean interesa duten guztiak epatzen dira, beren interesak defendatzeko egokitzat jotzen badute bederatzi egun balioduneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko lan-arloko 4 epaitegian.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendaria,
ASIER LÓPEZ ETXEBARRIA.
RSS