
252. zk., 2024ko abenduaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5991
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko portuan pabiloi bat eraberritu eta ustiatzeko jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
Titularra: Bermeo Off Shore, S.A.
Xedea: Bermeoko portuko lursail bat okupatzea, eraberritzeko, estalkia eta fatxada hobetzeko, zutabeak sendotzeko eta, obrak egin ondoren, pabilioi bezala ustiatzeko.
Azalera: 500 m2.
Epea: hogeita hamar (30) urteko iraupena, hamar (10) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
Tasa: 12.137,81 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS