Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5934

IRAGARKIA, Loiuko udalerrian (Bizkaia) uren aprobetxamendu baterako administrazio-emakida iraungitzeko ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: EX-B-2023-0057.

Eskatzailea: Aceros Inoxidables Olarra, S.A.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, Asua ibaiko ur publikoak aprobetxatzeko eskubidea azkendutzat jo dela, iraungitzeagatik. Eskubide hori 2001eko otsailaren 22ko Uren zuzendariaren Ebazpenaren bidez onartu zitzaion Aceros Inoxidables Olarra, S.A. enpresari, industrian erabiltzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 22a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala