
249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5932
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 5ekoa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Miritxa» (20 MW) parke eolikoaren proiektua eta proiektu horri lotutako azpiegiturak –Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa) eta Arratzua-Ubarrundia, Legutio eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrietan– aurretik administrazio-baimena eskatzeko eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskabideak.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren –Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako haize-energiatik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena– 7. artikuluan, parke eolikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Miritxa» parke eolikoari dagozkion proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, baita hari atxikitako azpiegiturena ere.
01-GE-Y-2022-00002 eta 20-GE-Y-2022-00004 espedienteak
– «Miritxa» parke eolikoa proiektua, 20 MW-ko potentzia instalatua, honetan datza:
a) 4 haize-sorgailu, bakoitza 5 MW-ko potentziakoa eta 120,9 m-ko abatz-altuerakoa, eta haize-sorgailuen arteko interkonexioko azpiegitura elektrikoa, 30 kV-koa, Arratzua-Ubarrundia (Araba) eta Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa) udal-mugarteetan.
b) 121 m-ko altuerako meteorologia-dorrea, Arratzua-Ubarrundia (Araba) udal-mugartean.
c) Sortutako energia elektrikoa ebakuatzeko azpiegitura, hauek osatua:
c.1.– «Miritxa 30 kV» ebaketa-zentroa, Arratzua-Ubarrundia (Araba) udal-mugartean.
c.2.– Tentsio ertaineko (30 kV) lurpeko eta aireko linea elektrikoa, «Miritxa 30 kV» ebaketa-zentrotik I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU banaketa-enpresaren Set Vitoria azpiestaziora, Arratzua-Ubarrundia, Legutio eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udal-mugarteetan.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.
– Eskatzailea: Green Capital Development VII SLU (IFK: B88450382).
– Eskabidearen xedea: aldez aurreko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Eraginpeko udal-mugarteak: Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa) eta Arratzua-Ubarrundia, Legutio eta Vitoria-Gasteiz (Araba)
– Energia banaketa-sarera ebakuatzeko tokia: «Set Vitoria» azpiestazioa, 30 kV-koa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes SAUren jabetzakoa.
– Parke eolikoaren aurrekontua: 21.953.803,37 euro.
– Ebaketa-zentroaren aurrekontua: 533.340,6 euro.
– Ebakuazio-linearen aurrekontua: 3.098.286,41 euro.
Proiektu honen aldez aurreko administrazio-baimena Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzarena da, eta jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du. Ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera jarriko da jendaurrean, bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin.
Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2 – Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia), edo esteka honetan:
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Arabako edo Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honi aurkeztu beharko zaizkio alegazioak, idatziz, erregistro orokorrean, EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 5a.
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.
RSS