
249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (135 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
5929
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 29koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko dena.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2024ko irailaren 17ko Ministro-kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2024ko irailaren 27ko BOE), Errektoretza honek ebazten du argitara ematea Mondragon Unibertsitatearen Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat etorriz, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera.
Arrasate, 2024ko azaroaren 29a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.
RSS