
249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5928
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 3koa, Osasun sailburuordearena, zeinaren bidez Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen baita.
Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eskaera jaso da, eta bat etorriz araudi hauekin: Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzkoa; uztailaren 3ko 14/2007 Legea, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa, eta abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretua, Sendagaiekin egindako saiakuntzak, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena; eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak ematen dizkidan eginkizunak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.
Bigarrena.– Batzordekideak aldatzea eta pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:
Presidentea: Jon Zabaleta Jiménez jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko doktorea.
Presidenteordea: Iratxe Urreta Barallobre andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna.
Idazkaria: Paola Pilar Urgel Muñoz andrea. Erizaintzako diplomaduna eta medikuntza- eta kirurgia-programako doktorea.
Bokalak:
Iciar Alfonso Farnós andrea. Farmakologo klinikoa.
Félix Zubia Olascoaga jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna.
Ibon Jaunarena Marín jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna.
Isabel Manuela Álvarez López andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna.
M. del Coro Andueza Granados andrea. Farmaziako lizentziaduna.
Uxune Apalategi Gómez andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna.
María José Pizarro Porteros andrea. Erizaintzako diplomaduna.
Cristina Sarasqueta Eizaguirre andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna.
Esther Litago Sola andrea. Zuzenbidean lizentziaduna. Datu-babesaren arloko prestakuntza.
David Ángel Otaegui Bichot jauna. Biokimikako doktorea.
Hirugarrena.– Gipuzkoako Osasun esparruko batzordearen jarduera-eremu geografiko eta instituzionala den heinean, zehaztea ikerketa proiektuak eta behaketan oinarritutako baimen osteko zentro bakarreko azterlanak, sendagairik gabekoak, honako leku hauetan egiten badira:
– Gipuzkoako Osasun Barrutian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak diren zentro guztiak, baita lehen mailako arretakoak ere.
– Gipuzkoako Osasun Barrutian, titulartasun pribatua duten zentro guztiak.
– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) Gipuzkoako Osasun Barrutian dituen zentroak.
Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioak hiru urteko indarraldia izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Bosgarrena.– Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinarazi beharko zaio akreditazioa berritu dela.
Seigarrena.– Batzordeak honako hauek helarazi beharko dizkio Osasun Sailari, gordailutu ditzan eta haien berri eman dezan: funtzionamendurako prestatutako lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna, erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, eta, indarreko legediarekin bat etorriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari egin behar dizkion jakinarazpenak.
Zazpigarrena.– Osaera aldatuz gero, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.
Zortzigarrena.– Aldaketaren bat izanez gero Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS