Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
5924

IRAGARKIA, ofizioetako ofizial izateko bi lanpostu lehiaketa-oposizio sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2024ko abenduaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (232. zenbakia) argitaratu dira, osorik, Amorebieta-Etxanoko Udaleko ofizioetako ofizial izateko bi lanpostu betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Lanpostuak Administrazio Berezikoak dira, Brigadako Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, C2 sailkapen taldea eta 16. maila dituzte eta nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna ezarrita dute. Lehiaketa-oposizio sistemaren bidez beteko dira, txanda irekian.

Deialdi horretan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta ohiko lekuetan daude ikusgai

Amorebieta-Etxano, 2024ko abenduaren 2a.

Alkatea,

AINHOA SALTERAIN GANDARIAS.


Azterketa dokumentala