Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5923

HUTS-ZUZENKETA, honako Agindu honena: Agindua, 2024ko azaroaren 21ekoa, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegiko Klinikako zerbitzuburuaren lanposturako merezimendu-lehiaketa espezifikoa behin betiko ebazten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak eta omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak atzeman dira 2024ko azaroaren 21eko Aginduan, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegiko Klinikako zerbitzuburuaren lanposturako merezimendu-lehiaketa espezifikoa behin betiko ebazten duena. (2024ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 234. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Aginduaren ebatzian,

hau dio:

«Behin betiko esleitzea 210002 lanpostua, 1. dotazioa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegiko Klinikako zerbitzuburua, M.ª Carmen Baigorri Soler andreari».

Baina hau esan behar du:

«Behin betiko esleitzea 220002 lanpostua, 1. dotazioa, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuko Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegiko Klinikako zerbitzuburua, M.ª Car Ere Baigorri Soler andreari».


Azterketa dokumentala