
249. zk., 2024ko abenduaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5916
AGINDUA, 2024ko azaroaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Hipolito Bilbao Intxaurraga jauna Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko koordinazioko eta planifikazioko aholkulariaren kargutik (5303 kodea, 1 dotazioa, zuzendari maila) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2024ko abenduaren 2an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS