Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5839

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Industria Sustatzeko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gauzatu Industria programako 2024ko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Gauzatu Industria programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, publikotasun-printzipioa bete behar da, ezinbestean. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 26ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez (agindu horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo berritzaileak sortu eta garatzeko laguntza itzulgarriak arautu eta horietarako deialdia egin zen, 2024ko ekitaldirako), laguntzak emateko ebazpena enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren, ebazpen honen bidez esleipendunen zerrenda argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2024ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu Industria programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.

Industria Sustatzeko sailburuordea,

ANDOITZ KORTA ZEARRETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala