
246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 7 orri.)
- EPUB (354 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5836
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2024ko maiatzaren 6an argitaratu zen EHAAn 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Agindua.
2.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren 12. artikuluarekin bat etorriz, Kulturako sailburuordeak ebatziko ditu deialdian aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedurak, Kultura Sustatzeko zuzendariak egindako ebazpen-proposamenak ikusita. Hala, ebazpen horiek banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona edo entitate interesdunei, agindu hori indarrean sartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean, eta, jakinarazpen hori gorabehera, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ezeztatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu direnak (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 5a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS