Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5835

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2024ko apirilaren 8ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten du.

2.– 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren 16. artikuluak jasotzen du, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea, bai eta dirulaguntzarik jaso ez dutenena ere, eranskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala