Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5830

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Aintzane Erkizia Martikorena andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Artearen Historia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Aintzane Erkizia Martikorena andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7580**. Kodea: AGC8L1 – D00028-12. Jakintza arloa: Artearen Historia. Saila: Artearen eta Musikaren Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Behe Erdi Aroko Artearen Historia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko abenduaren 12a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala