
246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5827
1734/2024 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ignacio Rodríguez Aguirreche jauna Oftalmologiako Atal Sanitarioko Buru (Glaukoma Arloa) kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen apirilaren 30eko 748/2018 Ebazpenaren bidez, Ignacio Rodríguez Aguirreche jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Glaukoma Arloa) izendatu zuten (2018ko ekainaren 18ko EHAA, 116. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ignacio Rodríguez Aguirreche jauna, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Glaukoma Arloa) lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abenduaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko abenduaren 4a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS