
246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5826
271/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez baliogabetzen baita María del Carmen Donaire Urquijo andreari egindako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunen esleipena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Arrontegiko Osasun Zentroan.
Urriaren 27ko 311/2021 Ebazpenaren bidez, María del Carmen Donaire Urquijo andrea izendatu zen Arrontegiko Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ebazten duen organoa eskuduna da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera. Dekretu horretan ezartzen denez, lanpostu hori hutsik badago, erakundeko Zuzendaritza Medikoak hartuko ditu bere gain zuzendari-gerentearen eginkizunak.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María del Carmen Donaire Urquijo andreari Arrontegiko Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko azaroaren 4an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakundeari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2024ko azaroaren 28a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari medikoa,
MARÍA LOURDES VIVANCO GÓMEZ.
RSS