
246. zk., 2024ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
5825
AGINDUA, 2024ko abenduaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sailean behin-behineko langile bat izendatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Idoia Inoriza Bustamante andrea Osasun Saileko Erakundearteko Harremanetarako eta Osasun Ikerketako aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin (5344 kodea, 1 dotazioa).
Bigarrena.– Interesdunak aholkuak emango dizkio Osasuneko sailburuari.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko abenduaren 3tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024 abenduaren 3a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS