
245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LASARTE-ORIAKO UDALA
5818
IRAGARKIA, Lasarte-Oriako udalerriko zarata-mapa jendaurreko informazioan jartzeari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, jendaurreko informazioan jartzen da AAC enpresak idatzi duen «Lasarte-Oria udalerriko zarata-mapa» izeneko dokumentua.
Dokumentu hori hilabetean egongo da jendaurreko informazioan, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter ditzan dokumentazioa eta jarraitutako prozedura eta alegazioak egin ahal ditzan.
Dokumentua Lasarte-Oriako Udalaren Hirigintza, Obra eta Ingurumen Departamentuan aztertu ahalko da (udaletxeko 4. solairuan) 09:00etatik 13:30era bitartean, bai eta udalaren webgunean ere: www.lasarte-oria.eus
Lasarte-Oria, 2024ko azaroaren 28a.
Alkatea,
AGUSTIN VALDIVIA CALVO.
RSS