Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5814

IRAGARKIA, 2024ko abenduaren 4koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2021-2022 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian jarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.

Hori dela eta, interesdunei jakinarazten zaie 2021-2022 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdiko (2021eko uztailaren 23ko EHAA, 146. zenbakia) ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan emandako ebazpenen testu osoa azter dezaketela Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 82 84).

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala