
245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (157 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
5813
IRAGARKIA, 2024ko abenduaren 4koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2022-2023 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beken, laguntzen eta sorospenen deialdian jarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.
Hori dela eta, interesdunei jakinarazten zaie 2022-2023 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beken, laguntzen eta sorospenen deialdiko (2022ko uztailaren 15eko EHAA, 137. zenbakia) ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan emandako ebazpenen testu osoa azter dezaketela Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 82 84).
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS