
245. zk., 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5810
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena. Honen bidez dirulaguntzak ematen dira 2024-2025 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan intentsibo erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez (2024ko irailaren 12an EHAAn argitaratua), dirulaguntzen deialdia egiten da 2024-2025 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan intentsibo erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.
Eskaeren espedienteak aztertu ostean, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Helburua da dirulaguntzak ematea intentsibo erregimenean lanbide-heziketa dualeko lanbide-heziketako ikasleei 2024-2025 ikasturtean zehar tutoretzak emateari lotuta dauden gastuak finantzatzeko, ikastetxeak eta enpresak batera landutako ikaskuntza prozesu baten bitartez. Gastua, alabaina, lanbide-heziketako titulua lortzera bideratu behar da. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenean baimentzen dira horiek, eta ebazpen honen eranskinean jasotzen dira; horrez gain, bertan ezarri dira onartutako planen kopurua eta horien zenbatekoak.
2. artikulua.– Dirulaguntza bi igorpenetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onuradun izan den ikastetxe edo entitate titular bakoitzari esleitutako kopuruaren % 70,698koa izango da, betiere 2024ko uztailaren 26ko Aginduaren 17.1 artikuluan ezartzen den epea amaitu ostean. Bigarren ordainketa gainerako kopuruarena izango da, eta diruz lagundutako jarduera amaitu ostean ordainduko da; horretarako, hala ere, agindu horren 11. artikuluan jasotzen diren frogagiriak aurkeztuta egon behar dira.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 21ean.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JON MIRENA LABAKA INTXAUSPE.
RSS